Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/237

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<113r>

partitu zen lagunen atzean. Juntatu zitzaion gizon onratu bat zaldi gañean zioala, solas eman eta erran zion “Nondik zatoz, gizon, ona orla zeurori bakarrik?” Respondatu zion “Jerusalendik nator, lagunak nai nuen geldi zitezen egun arteraño eta etzuten nai, eta noaie neurau”. Zaldi gañean zioanak erran zion “Igan zaitez ene zaldi onen anketan”. Igan zen bereala eta egun artan berean ezarri zuen bere hiriaren aldean, eta erran zion “Jesu Kristori emozkiozu graziak, zein onratu eta zerbitzatu baituzu egun meza enzuteas eta ofizioak enzuteas, eta onengatik utzi baitituzu lagunak eta zeren igorri bainau ezarri zaitzadan ain bide urrutitik egun bates zure errian. Ara non den zure etxea, zoas eta erran drazotezu Jaugoikoak zure baitan egiten duen marabilla ain andia”. Aidek eta adiskidek ikusi zuten bezala, erran zioten: “Non dituzu lagunak?” Respondatu zioten: “Egun goitzean nengon Jerusalenen,