<114r>
eskribatzen du Imma zeritzon mutil gazte bat batalla batean zauritu eta artu zutela preso eta eramo zutela kautibo. Sendatu zen bezala ezarri zizkioten kateak eta grilloak. Eta egun oros goizeko bedratzi orduetan, berak laxatzen eta erorzen zitzaizkiola eta gelditzen zela libre, onen kausas aunizek nai zutela beren etxetan iduki, eta, ala, izandu zuela auniz jaun eta nagusi. Batek, ikusirik nola laxatzen zitzaskion grilloak eta kateak, eman zion libertadea, leen juramentu arturik igorriko ziola biak igualatu ziraden kantidade bat erreskateagatik. Joan zen bere errira eta igorri zion, igoalatu ziraden kantidade erreskateagatik. Jakin izandu zuen eze aren anaie sazerdote batek egun oros arengatik erraten zuela meza eta sakramentu sandua, altxatzen zuenean genzen zitzaizkiola loturik zeuzkien burniak, eta ala gelditzen zela libre nondik etorri baitzitzaion libertatea izatera.