<112r>
bi lagun ziudade batetik kanpora plazer arzera eizara. Oetatik batak iduki zuen kuidado meza enzuteas eta berzeak ez. Ziazela, bada, biak junto bideas, asi zen denbora nastekatzen aizes. Eta ziazen odeiak kargatus egiten zituela ortosas ain andiak eta oñazturak, eze baitzirudien munduak ondatu bear zuela. Onetan enzun zuten oiu bat aizean, erraten zuela “Emok, emok”. Gelditu ziraden espantaturik eta arriturik. Baziazen bere bideas, onla ziazela erori zen ozmiarri bat eta eman zion mezarik enzun etzuen desditxatuari eta gelditu zen illik. Berze laguna gelditu zen ain espantaturik eta kasik juiziorik bage, etziakiela zer egin. Pasatu zen aurrera bere bideas. Onla ziala, enzun zuen berze oiu bat erraten zuela “Emok, emok”, baia bereala enzun zuen berze oiu bat erraten zuela “Ezin ziroketat, zeren enzun dik verbum caro factum est”. Baitzen erratea egun artan enzun zuela meza, zeren