<111v>
egitera. Eldu zenean erran zioten labeari su ematen ari ziradenei “Erregek igorzen niauk jakin dezadan ea egin duzuen, ark manatu zindustena”. Eta nola inbidias akusatu zuena joan izandu baitzen leen eta labera egotzi baitzuten, respondatu zioten baiez. Joan zen respuesta oneki erregegana. Ikusirik au bizirik eta ikasirik nola berzea ill zen, informaturik ongi negozioas, aurkendu zuen gaizki eta falsokiro akusatu zuela erregia eta aren limosneroa. Eta, ala, kulparik etzuena elizan sartu mezaren enzutera eta sakramentu sanduaren adoratzera eta ala Jaungoikoak libratu zuela. Eta berze bellakoa, inbidiosoa, falsokiro akusatu zuena ala erregia nola aren limosneroa bere bekatuaren pena eta gaztigutan gaztigatu zuela. Eta, ala, ez erregia andreak eta ez gizon onek zutela kulparik.
San Antonino Florenziakoak eskribatzen du atra ziradela jai egun bates