<111r>
zuena egun oros meza enzutea. Zioaiela, bada, bere manatu zitzaiona egitera eta pasatzen zela elizako atari batetik, jo zuten ezkila adi zezaten meza erratera zioaiela sazerdotea, nai zuenak sartu mezaren enzutera. Bere kostunbre onareki kunplitzeagatik, erregiaren limosneroa sartu zen elizara meza enzutera. Meza enzuten zegon bitartean, deseoreki erregeak jakin leen baño leen il zen, igorri zuen berze mutila inbidias abisatu zuena, eta nola ezpaizuen kuidadorik iduki elizan sarzeas eta ez meza enzuteas, baizik leen baño leen bere jaunari il berria eramoko ziola, joan zen leenik ion ere gelditu bage. Galzina-labera eldu zen bezala, erran zioten an ari ziradenei ea egin zuten erregeak manatu zituena. Eldu zitzaizkion, bereala, eta egotzi zuten labera eta an akabatu zen. Berzea, kulparik etzuena, bere debozio onareki kunplitu eta joan zen bere mandatuaren