<110v>
Errege espantatu zen, etzuen sinestatu xoil, baia gelditu zen kuidadotan, ematen ziola zer pensatu. Determinatu zuen erran zionagatik illzera bere emaztearen limosneroa, baia disimulatuago egiteagatik, joan zen egun artan berean saldi gañean kanpora, pasatu zen galzina labe baten aldetik, non ari baitzira gizon batzuek labeari su ematen. Onetan ari ziradenei erran zioten sekretuan eta manatu zituen eze bere jauregiko mutil bateki igorriko ziotela erratera ea egin duzuen erregeak manatu zinduztena, eta au onla erran eta bereala egotzi zazue labera, zeren ala konbeni zela. Respondatu zioten puntualkiro eginen zutela aren majestadeak manatu bezala. Biaramun goizean, igorri zuen erregek bere emaztearen limosneroa mandatu oneki, baia Jaungoikoak nai izanda, zuen libratu peligro onetatik manera onetan. Gizon on onek zuen debozio akostunbratzen