<110r>
Azkenean, guzis auniz lagunzen da meza ongi enzutea fiteago eta obekiago erdesteko Jaungoikoarenganik eskatzen diskiogun gauza guziak. Emendik atratzen da nola al dagienak, bear lukela egunoros meza enzun andik atratzen diraden ondasun eta probetxuengatik.
Bigarren partean eta zorzigarren libruan, non eskribatzen baitirade gauza señalatuak eginikakoak Biktoriako monesterioko frailen denboran, kontatzen da exenplo bat konsiderazio anditakoa. Eta da manera onetan: Erregia Portugalekoa, Doña Isabel, izandu zen Jaungoikoaren zerbitzari andia. Zuen limosnero bat zeñek repartitzen eta ematen baitzituen erregiaren manus limosna andiak jende bearrei. Errege Don Dionis aren senarraren paje batek inbidias erran zion erregeri “Dakiela orren majestadeak eze erregia andrea dagola afizionaturik bere limosneroas konbeni den baino geiago”.