Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/230

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<109v>

Bada, libratzeko anbat peligro eta gaitzetatik eta tentazioetatik bekatuan erorzeko, anbat maneras egun oros demonioak, munduak eta aragiak, prokuratzen baitute beren partetik erori gaitezen eta berze gaitz eta desgraziarik asko egunoros gerta baitakikegu, biziaren, osasunaren, onraren eta aziendaren kontra, zeñetatik ezin iolako maneras libra baikaitezke Jaungoikoaren faborea bage, remediorik oberena da meza enzutea presentatzen garadela Jesu Kristo gure salbazallearen aurrean eta eskatu libra gaitzan gaitz guzietatik, ala arimaren nola gorputzaren. Eta mundu onetan ongi bizitzeko kontra diradenetatik, zeren au ongi egiten dela, jaun au atrako da gure fabore libratzen gaituela gaitz guzietatik eta aingeru sanduak jaun au akonpañatzen dutenak atrako dirade gure faboratzera demonioaren eta berze etsaien kontra. Eta, ala, atrako garade biktoriareki.