Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/229

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<109r>

da meza ongi enzutea eta an eskatzea dizkigun Aita Eternoak Jesu Kristo bere seme oneritziaren amoreakatik.

Alaber, arimak purgatorioan daudenak sokorratzeko, Jaungoikoak libra ditzan ango pena eta trabaju andi aietatik, da gauza ziertoa eze meza errateas edo erran erazitzeas landara, aien faboretan mediorik oberena dela meza enzutea eta an ofratu Jesu Kristo aien eta gure jauna aita eternoari eta otoitz egin aiek zor duten zorras paga dedin Jesu Kristok merexitu ziskigun ondasunetan eta libra ditzan pena eta trabaju aietatik.

Alaber, erdesteko Jaungoikoarenganik mundu onetan bizitzeko bear ditugun gauzak, osasuna, azienda eta berze gauzak, mediorik oberena da meza ongi enzutea eta otoitz egin eman drazkigun Jesu Kristoren amoreakatik, on diraden bezala, bienabenturanza erdesteko.