<107v>
baitio meza enzuten duenak bere merexitu ziskigun ondasun guzieki, guziak baitauzki aldareko sakramentuan gure onetan. Eta, ala, guregatik pasatu zituen trabajuak eta ixuri zuen odol guzia daude oius Jaungoikoari urrikari dedin bekatarias, usatzen duela miserikordias. Eta, ala, barka drazkion bekatuak eta au obekiago egin dezan jaun au berau dago otoitz egiten diola bere aitari mezakoan, eta ofrezitzen diola bere gorputza eta odola. Argatik, bekataria, nai baduzu bekatuetatik atra eta Jaungoikoak barka drazkizun eta dizun bere grazia eta faborea, konfesio bat ongi egiteko zoas meza enzutera eta ofrezi drazozu an ofrezitzen den sakrifizioa eta eska drazozu, damu eta urrikimentu duzula aren kontra egin dituzun bekatu guzies, deseoreki eta intezioreki sines emendatzeko bekatuetatik, eta aien okasioetatik apartatzen zaradela eta aurrera aren