<107r>
grazian dagonak obra on bat egiten duen oros, erdesten du barkamentua bere bekatuengatik zor zuena, egiten duen ondasunaren konforme gutiago edo geiago, baia geiago erdesten du meza ongi enzuteagatik, nola berzela erranen baita.
Bai eta bekatariarendako bekatuetatik atratzeko eta anbat peligro eta trabaju bekatuen kausas dituenetatik libratzeko, gauzarik oberena da meza ongi enzutea. Eta arrazioa da zeren bekatariak bearren duena bekatuetatik atratzeko da Jaungoikoa urrikari dedin arzas, usatzen duela bere miserikordia andias eta dakarren urrikimentu eta damu bear duena bere bekatues izatera. Eta, ala, barka drazkion bekatuak eta demon bere grazia onetako. Bada, mediorik oberena da meza ongi enzutea, zeren gauza ziertoa da eze gauza zeñes fiteago eta geiago Jaungoikoa urrikaritzen baita, dela Kristo gure jaunaren medios, zein ofrezitzen