Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/227

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<108r>

zerbitzuan bizitzeko aren borondateareki gauza guzietan konformatzen zaradela, jaun onek nai duena egiten duzula, urrikari dakizun eta barka drazkizun zeure bekatuak, Jesu Kristoren amoreakatik. Au bear den bezala egiten duzula da gauza ziertoa barkatu dizkizula zeure bekatu guziak. Zeren Jesu Kristok zuregatik otoitz egiten dio bere aitari barka drazkizun. Eta, ala, aren partetik eztate faltarik, zuretik ezpada. Alaber, berze sakramentuak ongi errezebitzeko lagunzen da auniz meza ongi enzutea. Alaber, guk bekatuengatik zor dugun penaren Jaungoikoa pagatzeko ezta pagurik ain ziertorik eta segurorik eta geiago balio duenik, nola baita ofrezitzea mezan ofrezitzen den sakrifizioa, baita Jesu Kristo, bere obra eta ondasun guregatik bere bizian eta heriotzean egin zitueneki, balio baitute mundu guzian zor duten baiño geiago eta geiago konparaziorik bage. Eta, ala, meza