Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/198

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<93v>

bekatu eginen duela, onlakoak eztu sines eskatzen.

Zazpigarrena, eskatzen diogu “libra gaitzazu gaitzetik”, onetan otoitz egiten diogula libra gaitzan gaitz guzietatik, ala arimarenetatik nola gorputzarenetik, partikularkiro bekatu pasatuetatik, barkatzen dizkigula eta ematen digula bere faborea eta grazia ez geiagorik aietan erorzeko. Eta, ala, libra gaitzan etorzeko dauden gaitzetatik, partikularkiro ifernuko penatik, zeren da gauza ziertoa eze bekatuaren aldean mundu onetako gaitzak ezin dei ditezkela gaitzak, zeren da ain gauza gaistoa, partikularkiro bekatu mortalea, eze aingeruak kriaturikan Jaungoikoak onak, bekatu mortaleak egin zituen gaistoak. Anbat eze geros baitirade demonioak, ifernuan daudenak. Alaber, lenbiziko gizona kriaturikan Jaungoikoak ona, bekatuan erori eta ark egin zuen gaistoa. Bekatua egiten duenak egiten dio agrabio bere