<93r>
eskatzen diogu barka drazkigun bekatuengatik zor dugun pena, zein pagatu bear baitugu mundu onetan obra onak eta ondasunak egines edo purgatorioan. Baia adbertitu bear da eze erraten diogula “guk gure zordunei, barkatzen dizkiotegun bezala”. Onetan konfesatzen dugula guk barkatzen diotegula injuriatu eta agrabiatu gaituztenei. Au itzes onla erraten duenak eta an biotzean barrenean daukanak intenzio ez barkatzeko, aitzetik mendekatzeko, onlakoak eztu sines eskatzen, aitzetik eskatzen du bere kontra.
Seigarrena, eskatzen diogu “ezkaitzazula utzi tentazioan erortera”, otoitz egiten diogula onetan “Jauna, garade flakoak eta etsaiak ditugu bortitzak, dugu nezesidade zure faborearendako, libra gaitzazu, bada, bekatu guzietatik eta aien okasioetatik”. Au onla eskatzen duenak itzes eta, alabaia, baldin badabil nondik bekatu eginen duen, joaten dela okasio aietara, zeñetan baitaki