<94r>
kriatu zuen jaunari, baita gaitz guzietatik gaistoena. Da ain gaistoa, eze andik gu libratzera kosta zitzaio Kristo gure jaunari bere bizia, eta egiten duenak kruzifikatzen du. Da ain gaistoa bekatu mortalea, eze ilzen baitu egiten duenaren arima. Eta alakoa da Jaungoikoaren etsaia, eta galzen du bere partetik den bekanbates zeruko gloria. Eta artan dagola ilzen dena, gelditzen da obligaturik ifernuko suan erretzeko, beinerere remediorik bage. Bada, gaitz ain andi onetatik, partikularkiro, eskatzen diogu Jaungoikoari libra gaitzan. Bada, au eta berze gauzak orazio onetan eskatzen dizkiogunak, eztirade eskatu bear kunplimentus eta burlas, baizik sines itzak erraten ditugun bezala; ala nai dugula borondates, eze onla eskatzen diogula, da gauza ziertoa emanen dizkigula gure aita miserikordias beterik dagonak, zeren eskatzen baitizkiogu Kristo gure jaunak ordenaturik dauzkien