Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/194

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<91v>

bear du itzes eskatzen duena nai borondateas, zeren itzes eskatuagatik baldin ezpadu ala nai borondateas, eztu alakoak sines eskatzen, baizik kunplimentus eta burlas, nola askok onla eskatzen baitu. Onlakoek eztute erdetsiko eskatzen dutena; aitzetik, kastigatuko ditu, zeren ezpaitute sines eskatzen, eta au ongi aditzeko jakin bear da nola.

Lenbiziko, eskatzen dioguna, Jaungoiko aita gureari, zeruetan dagonari da “santifika bedi zure izen ori”, erran nai dugula onetan, “Jauna, zaraden zu gureganik onratu eta zerbitzatu arrazio den bezala”. Nai eztuenak jaun au onratu eta zerbitzatu, onlakoak eztu eskatzen sines, baizik kunplimentus eta burlas.

Bigarrena, eskatzen diogu “etorri bedi zure erreinua”, erran nai dugula onetan “Jauna alas eta zu zaradenean gure errege propioa goberna gaitezen zure ordenanzen eta legen konforme,