Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/195

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<92r>

eta eztela berze ordenanzarik eta legerik gure baitan”. Au erraten duenak itzes eta eztuenean ala egiten dion bezala, baizik gobernatzen da demonioak eta bere apetituek nai duten bezala, onlakoek eztute sines eskatzen.

Irurgarrena eskatzen dioguna da “egin bedi zure borondatea zeruan bezala lurrean ere”. Au, onla, itzes erran eta, alabaia, dago determinaturik jaun onek bere mandamentuetan manaturik daukanaren kontra egitera, ikusia dago onlakoak eztuela eskatzen sines, baizik kunplimentus.

Laurgarrena, eskatzen diogu “geuren egunorosko ogia eman drazaguzu egun”, erran nai dugula onetan “Jauna, alas eta zu zaradenean gure aita, eman drazaguzu bear dugun sustentua, partikularkiro arimarena, baita zure itza eta dotrina, zure predikazallek predikatzen dutena eta doktorek erakusten dutena, enzuten ditugula predikuak