Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/193

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<91r>

ondasun daukake esperanza umeak bere aitaganik erdiesiko duela eta partikularkiro zeruan dagonaganik, zeinek geiago deseatzen baitu gure ondasuna guk geurek baño. Eta, ala, geiago deseatzen du guri ematea konbeni zaigun guzia guk baino.

Orazio onetan eskatzen diraden zazpi gauzetan sarzen dirade gauza bear ditugun guziak, ala arimaren nola gorputzarendako. Baia obekiago erdesteko konbeni da orazio au erran dedin aditzen duen lenguajean; berzela eztu jakinen zer eskatzen duen. Nola latinik eztakienak erran bales “Pater noster qui es in coelis”, eta nola ezpaitu aditzen zer erraten duen, ezta egonen anbat debozioreki nola egonen baillizate aditzen balu. Argatik, konbeni da orazio au eta berzeak erran ditezen aditzen duen lengoajean.

Alaber, konbeni da orazio onetan eskatzen diraden gauzak eska ditezen sines deseoreki erdesteko. Onetako