Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/128

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<58v>

errezibitzen duena errezebitzen baitu guri gauza obeagoak emateko, eta ala medra gaitezen.

Denbora onetan, da ongi meza enzuten dutenek ofrezi drazoten Jaungoikoari zerbait; nola baitio doktor Navarrok dela kostunbre ona eta alabatzekoa herriarena, zeñetan mezakoan ofrezitzen baitituzte ofrendak, olatak, argizagiak eta berze onlako gauzak. Eskritura sanduak dio nola Tobias zarrak, Jaungoikoaren zerbitzariak, bere semeari eman zion konseju ezarri zezala ogia eta ardoa justoaren obiaren gañean. Sazerdoteak, zeñek aprobetxatzen baitituzte otoitz egin dezaten purgatorioan dauden arimengatik eta ofrezitzen dituztenengatik, zeren tenploan ofrezitzen diraden gauzak ilen eta biziendako, aprobetxatzen dirade. Eta, ala, bear dirade ofratu, liberalkiro eta prinzipalkiro, Jaungoikoari agradatzeagatik, zeñek ain liberalkiro ematen baitigu