Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/129

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<59r>

bizia, osasuna, azienda eta dugun ondasun guzia. Onla ofrezitzen dituenak, da gauza ziertoa eze eztuela aren aziendak gutiago balioko; aitzetik, Jaun onek medratuko dio. Aita Sandu Gregorio zazpigarrenak determinatu zuen kristioak bear duela prokuratu tenploan zerbait ofrezitzera. Zeren Jaungoikoak dauka Exodoan erranik “ez atorrela ene aurrera deus bage”. Eta San Agustinek dio eze emanai eztituenak ofrendak ilen arimen faboretan ofratzen diradenak dela exkomekatu.

Meza enzuten duenak denbora onetan prinzipalkiro egin bear duena da ofratu bera Jaungoikoari, bere biotza eta potenziak, erraten duela “Jauna, meza erraten duenak aldarean, duena ofrezitzen drauzunareki batean, baita ogia eta ardoa, deseoreki medraturik demozkiozun. Eta, ala, ogiaren lekuan ematen diozu Kristo gure jaunaren gorputza eta