<58r>
eta egiten duenarendako probetxu anditakoa. Kredoa erran eta ofrezitzen du sazerdoteak ofrenda. Zeren fedeak erakusten digu eze erdesteko zeruko gloria fedeareki batean egin bear ditugula obra onak, zeren fedea illa da obras erakusten eztena.
Eskritura sagratuak kontatzen du eze sandu patriarka Abrahanek, emanika sineste Jaungoikoari, egin zuela obra bat ain andia, nola seme bat izan eta ura ofrezitzea aren dibina majestadeari. Ala, bada, jakinika Elizak fedea zinestatzen dutenek bear dutela obras erakutsi, kredoa akabatu eta sazerdoteak ofrezitzen dio Jaungoikoari duena, baita ogia eta ardoa; andik fite itzul drazon obeturik eta medraturik. Eta ain medratua izanen da eze ofrenda pobrearen lekuan emanen baitio Kristo gure Jaunak bere gorputza eta odola. Da Jaungoikoaren kondizioa gureganik