Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/295

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 118>

baitzian Jüdeako herrian.

G. Eta bigarrena?

I. Mark saintia Jondane Petiriren seme espirituala eta diszipülia, zoñek errümeko hirian izkiribatü baitzian, Jondane Petirik han Eliza ohatü zianian, Jesüs-Krist hil zenetik hamar urtheren üngürünian.

G. Herena zoin da?

I. Lük medezi saintia, Jondane Pauleren lagüna eta diszipülia; zoñek bere Ebanjelioa izkiribatü baitzian, Jesüs-Krist hil zenetik hogei eta hirur urtheren üngürünian; eta zoñek lehenik haren haurzaroko misterioak ikhasi baiterizkü.

G. Eta laurgarrena?

I. Jondane Johane Jesüs Jaunaz Maithatia, zoin lothü baitzen haren bolharrian, apostolier bere Korpitz Saintia eman zerien aiharian; bethi birjina izana, apostolü, ebanjelista, profeta zoñek bere Ebanjelioa hasten baitü Jinkoaren semiak bethi danik dian sortzetik.

G. Honek bere Ebanjelioa noiz izkiribatü