Orri hau berrikusi gabe dago
<II 117>
Eliza, eta zointan gañen izkiribatürik baitziren hamabi apostolien izenak.
G. Zergatik Elizako habiak bezala edüki dira?
I. Zeren Eliza baitago apostolien erranetan gañen.
G. Apostolien erranek nola bethi iraiten die?
I. Batetik bestiala hel eraziten dütiela Jaun Apezküpiek, zoin baitira apostolien ondokoak.
G. Apostolü haboroez nolaz hain berri güti dakigü?
I. Hen frütiek ager eraziten dütie hen lanak.
G. Zoin dira hen frütiak?
I. Hen predikiek mündü güzia, herri ohiletrano Ebanjelioaz, eta kristi Elizaz bethe die.
G. Eta zoin dira ebanjelistak?
I. Jesüs-Kristen bizitze eta predikien laur Izkiribazaliak.
G. Zoin da lehena?
I. Jondane Mateu apostolia, zoñek gure salbazalia hil zenetik sarri izkiribatü