Orri hau berrikusi gabe dago
<II 116>
Bigarren kapitülia.
Apostolü, eta ebanjelista saintiez.
Zoin urthekal hiruretan erran behar baita apostolien bestetan.
G. Zoin deitzen dütüzie apostoliak?
I. Jesüs-Kristek lehen deithü dütianak, bere Elizako Artzain izateko.
G. Zertako deithü izan dira?
I. Jesüs-Kristen mirakülien jakile, eta legiaren begirari izateko.
G. Nontik güziz ageri zaikü, hen jakilegoa sinhetsi behar dügüla?
I. Haur bere odol isuriez segürtatü derikielakoz.
G. Jinkoaren hitzak nola zeñharatzen derikü apostolien izate ohoratia?
I. Haur zeñharatü da Apokalipsaren hamabi harri hoietan, zointan gañen hiri sainta ohatürik baita, diot