<II 115>
Guero Dominus vobiscum. Oremus. Deus qui praesentem diem, &c. Guero Dominus vobiscum. Benedicamus Domino. Deo G. Gero elizalakoan. Te Deum. haur ürhentü denian, Elizaren begiratzeko othoitzia bere berseteki.
G. Zoin arrazugatik sü haur egiten da elizako debozioniareki?
I. Jondane Johaneren sü holakoetan beste ordüz zonbait lekhütan egiten zütien süperstizionen gal eraziteko.
G. Nolako ziren süperstizione hurak?
I. Danzatzia sü horren baranoan; jokhatzia kantore itxusien erraitia, sü gaña belharren egoiztia; egüerdi beno lehen, edo barurik hen bilzia; bere gañen hen ekhartia, urthe orotan edükitia; hontako ilhintien edo inkatzen begiratzia.
G. Zer ikhasi behar dügü Jondane Johane Batistaganik?
I. Mündiaren edükitia ezdeusen, eta penitenziaren saintütarzünareki algarganatzia.