<II 114>
I. Etzian jagoitik edan hur baizik; larhoti jatez bizi zen, eta bere korpitza larrü gogor eta bilhazü garratz batez estalirik zian.
G. Elizak zergatik honen sor egünian hanbat alageranzia erakusten dü?
I. Eztü hortan egiten, aingüriak heltüren zena, aitzindanik erran zianaren bethi irain erazitia baizik.
G. Nola?
I. Gabriel Aingüriak honen aita Zakaria saintiari aitzindanik erran zerion, Güziak alageratüren zirela honen sortziari.
G. Alageranziazko süiak hartako pizten dütieia?
I. Bai.
G. Elizak sü horik pizten dütia?
I. Bai, kristi herri haboroetan, güziz hontan jaun erretorek besta honen bezpera ülhünzian, prozesioniareki sü ohorezko hori pizten die, elizan kantatzen hasirik ut queant laxis. Haur ürhentü denian. Benediktüsen Antienna. Gero Benedictus osoki süiaren aitzinian,