<II 119>
dü?
I. Jesüs-Krist hil zenetik hirur hogei eta bost urtheren üngürünian, heretiko zonbaiten goitzeko, zoñek haren Jinkotarzüna ükhatzen baitzien.
G. Lük saintiak eztia orano izkiribatü beste libürü bat?
I. Apostoliez eginak izkiribatü dütü, non baitira Elizaren hatsarrian igaranak, eta Jondane Paulez eginak.
G. Ebanjelisten izkiribietan, zeri hobeki gogoa emaiteko dügü?
I. Hen emetarzün eta hümilitatiari, zoñek hurak ohora eraziten baiterizkie, eta bere erranak sinhets eraziten, espiritia gogor eztiener.
G. Eta zer orano?
I. Hen bardin egiaren erraitiari, algarren berririk etzienian ere.
G. Zertan güziz apostoliak ohoratü behar dütügü?
I. Hümilitatereki hen izkiribien irakurtzez, eta Predikier behatzez, zoñek hen erranak argitzen baiterizkie.
G. Zertan orano her jarraikiteko dügü?