Orri hau berrikusi gabe dago
<II 68>
G. Ütsartetan non zen Jesüs?
I. Ezta sori horren galthatzia, zeren Jinkoak ezpaiterikü ikhasi nahi ükhen.
G. Zelialat igan zen egünian zer egin zian?
I. Bere diszipülieki jan; lüzaz heki minzatü zen hurak Bethanialat eroan zütian, eta Olibetako mendiala, nontik Zelialat igan baitzen, hurak eskiak goratürik benedikatü zütianian.
G. Zer heltü zen ordian?
I. Hurak benedikatzen zütiala, emeki igan zen so zauskola bere diszipüliak, odei batek hen begier estal artio.
G. Eta haiek zer ikhusi zien?
I. Orano gora so zaudiala, bi aingürü xuriz estalirik agertü zaitzen.
G. Badakizia zer erran zerien aingürü haiek?
I. Etzela deusi gehiago sogiteko; eta Jesüs egün batez agerriz Zelütik jinen zela, harat igan zen bezala.