Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/244

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 67>

gure Jauna Zelialat igan den egüna.

G. Jesüs-Krist etzena Zelian?

I. Bai han zen Jinko bezala Aita bethierekoareki, bena Zelialat igan da gizon bezala korpitz eta arimatan.

G. Nola?

I. Beraren indarraz.

G. Zer sinhesten düzü dela Zelia?

I. Dohatsien egongia.

G. Zergatik Jesüs-Krist hara igan da?

I. Hasteko gozatzen bere Erresümaren.

G. Zergatik orano?

I. Gure lekhiaren han adelatzeko, eta gure Abokatü izateko.

G. Jesüs-Krist noiz igan da zelialat?

I. Arrapiztü zenetik berrogei egünen ondoan.

G. Zergatik berrogei egün hurak ügürüki zütian?

I. Hanitz aldiz bere diszipülier agertüz segürtatü nahi baitzütian, egiazki arrapiztü zela.