Orri hau berrikusi gabe dago
<II 69>
G. Gero diszipüliek zer egin zien?
I. Jesüs-Kristek manatü zerien bezala algarreki joan ziren Maria haren ama saintareki; eta ixil emeki ügürüki zien hitz eman zerien Espiritü Saintia.
G. Jesüs-Krist nola dago Zelian?
I. Ohore eta indar handieki, Jinko bere aitaren esküñeko aldian.
G. Horrek zer erran nahi dü?
I. Oro egin ahal ditiroala Zelian, eta Lürrian.
G. Misterio honek zer eragin behar derikü?
I. Gure bihotzak Zelialat gora erazi; eta handitarzünik ez nahi ükhen, Jesüs-Kristek beria ager erazi dirogüno.