Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/103

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 102>


G. Gezürrez edo gaizki minzatzez besteri damü egin derionaz, ihork züzen egin behar derioa?

I. Bai honetan, nola ohorian.

G. Gaizki bestez minzatzia bekhatü handi bat deia?

I. Bai ebastia beno gaistoago da, ohoria diharia beno haboro delakoz, eta gaitzago haren bühürtzia.

G. Zer da gaizki minzatzia?

I. Jente baten ohoriaren kontre zerbaiten erraitia, haren gaizki ezarteko.

G. Gaizki errailer behatzian laket izatiak Jinkoari ogen egiten derioa?

I. Bai Berak erraitiaz bezala.

G. Gaizki erranez gal erazi den ohoriaz züzen egin behar deia?

I. Bai hoiez kofesatürik ere, bestela ihor eztaite salba.

G. Nola bühürtü behar zaio nori bere ohoria?

I. Kristi lagünaren kontre gaizki erranak ükhatüz, eta hartzaz ihork dakitzan hontarzün hon ororen irailiz.