Orri hau berrikusi gabe dago
<1 103>
G. Norbaitez gaizki erraiten enzütian, zer egin behar da?
I. Ahalaz ixil erazi gaizki errailia; edo xotilki elhia ützül bestetara; edo so batez ezagüt erazi hura gaitz zaiola.
G. Nola ihor begira daite gezürti izatetik, eta egia eztenaren erraitetik?
I. Gogoa hartüz hurak Deebriaren bekhatiak bezalako direla, zoin Jinkoak bethiz geroz hügü, eta borthizki gaztigatü baitütü.
G. Eta gaizki erraitetik?
I. Gure lagünaren maitez, eta peretxü handi baten harentako ükheitiaz; haren egite ororen alde honiala hartziaz, edo estaliz flakezia.