Orri hau berrikusi gabe dago
<1 101>
G. Bekhatü hontara ez erorteko, zer egin behar da?
I. 1. Jinkoak eman derikünareki igaran.
2. Bestiak gihaur bezain onsa ikhusi nahi.
3. Gogoa eman, ohoinkeria oroz kontü hersi bat eman behar dela, eta eztaitiala ihor joan Paradüsialat besteren honareki.
37. igantian. Hogei eta zortzigarren kapitülia.
Zortzigarren maniaz.
G. Zortzigarren maniak zer nahi dü?
I. Jakile falsü ezizala &c.
G. Ezteia jagoitik sori gezür erraitia?
I. Ez behin ere, ez eta gizon bati biziaren begiratzeko, edo mündü güziaren irabazteko.