Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/96

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<96>

ibiltzeaz, hartzen den usantza gaixtoa; eta usantza hura, olioa oihalean bezala, sartzen den gogoan eta bihotzean barrena. Eta nola den enganamendu handia, eta gure galgarria, erraitea: “Gero onduko naiz, gero bide onean jarriko naiz”. Zeren gero haren ondoan, desiratuko duzu bertze gero luzeago bat. Eta halatan gerotik gerora zabiltzala, usantzarekin batean, komunzki gerthatzen dena, heriotzeak atrapaturik, fin gaitz eginen duzu.


Nola usantza gaixtoak gogortzen eta ezansiatzen duen bekhatorea


Kap. VIII


66 Gauza gaixtoa eta perilosa da, orainokoan erran den bezala, bekhatutan egoiteaz eta segitzeaz koberatzen den usantza. Baina are da gaixtoago eta perilosago, usantza haren ondoko ondorea; hazi hartarik sortzen den bihia, hark emaiten duen fruitua; zein baita, bekhatutan itsutzea, gogortzea, ezansiatzea; eta ahalkea, ohorea eta prestutasun guztia galdurik, doilorkeriaz prezatzea, loriatzea eta sendagaila egitea.