Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/94

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<94>

eta idekitzen duzu, eta guztiarekin ere, arnegu eta juramentu egiten hari zara. Gorputza ezin jasan dezakezu, eta alabaina, amurusiaz mintzo zara. Finean, lehen zertan segitu baituzu, hartan gero ere, ametsetan eta eldarnioetan ere edireiten zara. Eta zerk egiten du haur? Usantzak, azturak, gaztean hala, han eta hetan segitu eta usatu baituzu, eta usantza hura hezurretan barrena sarthu baitzaitzu. Eta nola zahartuagatik, hezurrak gelditu baitzaizkitzu, hala gelditu zaizkitzu usantza, aztura, eta handik sortzen diren mugidak, abiadurak eta inklinazino gaixto guztiak ere. Halatan erraiten du Job gizon saindu hark: Ossa eius implebuntur vitiis adolescentiae eius; et cum eo in pulvere dormient (Iob. 10). Gaixtoaren hezurrak betheko dira gazte denborako bekhatuez, eta harekin batean lurrean ere lohakartuko dira, eztute behin ere utziko. Zeren San Gregoriok dioen bezala: Tenent illum pravae consuetudines, quem semel ceperunt, atque quotidie duriores existunt, et cum eo in pulvere dormient quia non nisi cum eius vita finiuntur (Greg. lib. 15 Moral., cap. 15). Usantzazko bekhatuak jarraikitzen ohi zaitza nehori heriotzeraino, eta lurrean barrena sar arteino, eztute hareraino utzten, eta ez komunzki han ere.

65 Jainkoak begira zaitzala, usantza gaixtoak zure baithan ostatu hartzetik, eta usantza hura hazkuntza bihurtzetik. Zeren nola baita