<93>
eztezan. Zeren San Krisostomok dioen bezala: Annosa pasio medicamento momentaneo non curatur (Chrys. 32, tom. 2). Arrazadura urthatua, narrio zahartua, zauri gaizkoatua, ezta pontu batetako midikuntzaz sendatzen, ezta behingo bisitaz erremediatzen, eta ez hain fite leheneko estantera, estatura eta egoitzara bihurtzen. Zeren nola eritasun handiak, sendatuz gero ere, utzten ohi baitu bere ondotik zenbait herru gaixto, zenbait kutsu, narrio eta arrazadura, hala utzten du denbora luzeaz bekhatutan egoiteak ere bere ondotik, zenbait ondore gaixto. Si mutare potest AEtiops pellem suam et pardus varietates suas, et vos poteritis benefacere cum didiceritis malum, dio Jeremias profetak (Ierem. 13). Mairu herriko mairu beltzak bere larru beltza, eta tigre arrak ere bere nabardurak, kolore pikardatuak, alda, utz eta mutha ditzanean, aldatuko, utziko eta muthatukoitu presuna gaixtoak ere bere usantzazko gaixtakeriak eta bekhatuak.
64 Halatan ikhusiko duzu, gazte denboran bekhatu batetan usatu duenari, zahartzean ere eta deus ezin daidikeienean ere, gogoa bedere, eta bekhatu hartzaz minzatzeaz atsegin hartzea bedere, badatxekala. Zeren San Agustinek dioen bezala: Non quiescit turpe desiderium, quamvis frigiditas neget effectum (Aug. De vita eremetica ad sororem, cap. 28, tom. 10). Zahar gaixtoak, zahartuagatik, badu gogoa, indarra zaika falta. Ahoa doi idekitzen du