<92>
Baina barren hartan ohituz gero, sudurrak kirats hartzaz zenbait denboraz betheak erabiliz gero, sortzen zara, ezansiatzen zara, eder esten duzu.
Usat zaite goizean goiz jaikitzen, eta oren hartan iratzarriko zara. Usat zaite anhitz jaten eta edaten, eta bethi hala nahiko duzu. Are abre mutuek ere eztute, bere leheneko usatua edo etsigarri bat bedere izan gabe, lehen izan diren ostatuetarik aitzinat iragan nahi. Hain du indar handia usantzak, ezen erraiten baitu San Augustinek: Ipsa quoque mutatio consuetudinis, etiam quae adiuvat utilitate, novitate perturbat (August. 3 Fortun., disput. 2, tom. 6). Anhitzetan ere, dakigularik hobe lizatekeiela darabilagun usantzaren uztea eta hautstea, eztugu guztiarekin ere utzten, eta ez hautsten, zeren aldatze hura, hautsteko eta utzteko berritasun hura, gaitzi baitzaiku. Zer nahizu gehiago? Bada erraiten duenik, eta egia, haurretik pozoin jaten usatzen dena, azkenean pozoinez haz ditekeiela, eta mantena (Comment. sup. 3 Phisic.).
§ 2
63 Bada, baldin hunein gauza bortitza eta indartsua bada usantza, zer eginen du bethiere, gaztetik zahartzeraino bekhatutan usatu denak? Nola utziko du zahartzean gaztean koberatu duen usantza? Beldur naiz utz