Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/90

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<90>

zihoala, hartu baitzuen Goliat handi haren ezpata, erraiten zuela, ezen etzela munduan harentzat halakorik eta ez hark nahiago zuenik. Zer erran nahi du hunek? Lehen Saulen harmak, ttipiak eta arinak baitziren, handiz eta pisuz utzi zituen, eta orai gigant handi batenak iduritzen zaitza ttipi eta arin? Bai. Zeren lehen etzen usatua, etzen harmetara egina, baina gero egin zen, usatu zen, enseiatu zen, trebatu zen, eta enseiatzeak, usatzeak eta trebatzeak, lehen gaitz zena erraxtu zeraukan. Zeren usatuari trabailuak ere etzaitza hain trabailu iduritzen, eztitu hain sentitzen; eta ez sentitzeko, eskuetako larrua ere loditzen, gogortzen eta khailutzen zaika. Halakoari, eta hainari, etzaitza hain fite eskuak maskurtzen, ikhorzirinak egiten, eta ez haragiak ethentzen, eta ez minberatzen. Zeren, San Krisostomok dioen bezala, consuetudinis enim vis, et in bonis et in malis, magna (Chrysost. Hom. 3 De paenitentia, tomus 3). Gauza handia da usantza, hala onean, nola gaixtoan. Eta badio San Geronimok ere: Asperam nobis et insuavem virtutum viam nimiae facit consuetudo, quae si in alteram partem transferatur, invenitur semita iustitiae levis (Hieroni. ad Celantiam). Bekhatuaren usantzak gaitzten du berthutearen bidea; ordea, baldin usantza hura itzul badadi bertze aldera, gaixtatasunetik ontasunera, edirenen da berthutearen bide hura bera, errax, atsegin eta plazent. Eskiribatzen hasten