Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/89

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<89>

handik erraiten du San Augustinek: Peccata, quamvis magna et horrenda cum in consuetudinem venerint, aut parva aut nulla esse creduntur, usque adeo ut non solum non occultanda, verum etiam iam praedicanda ac diffamanda videantur (August. in Enchirid., cap. 8, tom. 3). Bekhatuak handi eta izigarri izanagatik ere, ttipi eta ezdeus iduritzen zaitza, hetan usatu duenari; hain ezdeus ezen gero, handik harat, nahiago baititu estali baino, agertu, kanpatu eta famatu.

61 Errege Dabiti eman zerautzatenean Saulen harmak, baitziren ezin hobeagoak eta halakoak, guztiarekin ere, probetxu baino, kalte gehiago egiten zioten, trabatzen zuten. Zeren nola anarterainokoan bethi arzain ibili baitzen, ezpaitzen oraino harmetan usatua.

Eta hala utzi zituen, erraiten zuela: Non possum incedere, quia usum non habeo (2 Reg. 5). “Harma haukin ni ezin higi naiteke, zeren ez naiz usatua. Indaitzue habaila batzuk, zenbait harrirekin, eta hetan usatua bainaiz, atsegin har ezazue, ezen nik eginen dut hetzaz neure eginbidea”. Eta hala egin ere zuen. Zeren lehenbiziko aurthiki zuen harria finkatu zeraukan bere etsaiari belarraren erdian, landatu zeraukan kopetan, eta egotzi zuen bentzuturik lurrera. Ordea, gero handik denbora gutiren barrenean, hain soldadutu zen eta harmetan usatu, trebatu, eta anzatsutu, ezen egun batez harmarik gabe Saulen ihesi