<88>
zerauen: “Ikhusazue, jaunak, zer egiten duen usantzak, zein indar handia duen hazkuntzak, lehenbiziko segientzak eta ohikundeak. Nola or hautarik bata, bere hazkuntzaren arauaz, lothu zaikan haragiari, eta berriz, bertzea jarraiki zaikan ihiziari” (Plutar.). Filii tibi sunt? Erudi illos, et curva illos a pueritia eorum, dio Salomonek (Eccles. 7). Semeak ditutzunean, eskola itzatzu haurretik; uzkur itzatzu, eduki ttipi direino azpitik. Zeren behin handituz gero, eztitutzu hobekiago manukortuko, eskuperako, eta ez plegatuko.
§ 1
60 Denbora luzeaz bekhatutan egoiteaz eta usatzeaz, bertze kalterik ethor ezpaledi ere, pleguaren eta aztura gaixtoaren hartzea baizen ere, hura bera behar lizateke asko, bekhatutan pausatzetik begiratzeko, eta lehen baino lehen bide onean iben arazitzeko. Zeren hain du indar handia usantzak, ezen erraiten baitu san Krisostomok: Cum manna, caelesti cibo, allerentur iudei. Cepas et allia requirebant; adeo consuetudo valet, tantumque habet roboris (Chrys., Adversus vituperatores vitae monasticae, cap. 3, tom. 7). Juduek mana zeritzan janhari on, ezti, gozo hartarik franko zutelarik, guztiarekin ere, usantzak hain du indar handia, ezen hark errekeriturik, Egiptoko tipula baratzurietara bihurtu nahi baitzuten. Eta