Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/87

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<87>

duen usantzaren, abiaduraren eta lasterraren gal arazitzea. Ez eta, beraz, ezta erraz izanen, denbora luzeaz koberatu den usantza gaixtoaren ere utztea eta aldatzea. Zamaria gazte deino hezten da. Haragia berri deino, gazitzen da. Zuhaitza ttipi deino birlandatzen da. Finean, gauza guztiek lehenbizian hartzen dute bere plegua eta ortkhoia, eta behin hartuz gero nekez utzten dute. Gogortuz gero gaitz da bilhukatzea. Quo semel est imbuta recens, servabit odorem testa diu (Orat. Ep. 2). Eltzeak luzaro edukitzen du, berrian hartzen duen usaina eta kutsua, dio Oratiok.

Likurgok, erakusteko Lazedemoniakoei, zein indar handia zuen usantzak, hartu zituen bi xakur gazte, bi orkume ama batenak, eta sabelaldi batetakoak: eta hetarik bata usatu zuen bethi ere etxean barrena, kuzinako eta sukhaldeko eltze-plateren artean; eta berriz, bertzea hazi zuen kanpoan ihiziko orekin batean. Eta gero, handitu zirenean, eraman zituen biak treila batetan Lazedemoniako jende heken aitzinera eta han laxatu eta largatu zituen, eta largatzearekin batean, egotzi zerauzten bere aitzinera, erbi bat eta haragi puska bat. Eta ihizian usatua abiatu zen berehala erbiaren ondotik, eta berriz bertzea, kuzinan hazia, lothu zeikan haragi puskari. Eta gero erran