Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/86

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<86>

itsua, erhokeriaren erhoa, uste baituzu ezen gero, hemendik urthe baten edo biaren buruan, orai baino bekhatu gehiago duzunean, hosinean barrenago zaudenean, eta orai baino flakoago zarenean, aisekiago eta erraxkiago ilkitko zarela. Iltki bekizu erhokeria hori burutik, egotz ezazu zeure gogotik, eta sinhets ezazu, geroago gaitzago izanen dela. Eta Ovidiok dioen bezala: Qui non est hodie, cras minus aptus erit (Ovid. li. 1 De remedio amoris). Egun gai eztena, bihar gutiago izanen da.


Nola gerotik gerora ibiltzeaz koberatzen den usantza gaixtoa


Kap. VII


59 Erraiten du Spiritu Sainduak: Adolescens iuxta viam suam, etiam cum senuerit non recedet ab ea (Prove. 22). Nor nola gobernatzen baita gaztean, hala komunzki egiten ohi da zahartzean ere. Orduan hartzen duen bidea, plegua eta usantza, edukitzen du gerorat ere: ezta handik higitzen, ezta handik aldaratzen, hari itxetkitzen zaika. Denbora luzeaz bide bat eduki duen urari, ezta erraz bertzetarat irioitea eta eragitea. Ezta erraz bide haren, eta handik iragaiteaz hartu