<85>
bat hari zela egur egiten. Eta zama bat eginik, lothu zuenean, hasi zen enseiatzen, ea jasan ahal zezakeienz. Baina hain egin zuen handi, ezen ezin jasanez utzi baitzuen. Utzi zuenean, hasi zen berriz bigarrenean egur egiten, eta bere leheneko zamaren handitzen. Handitu zuenean, hartu zuen eta hasi zen lehen bezala enseiatzen ea jasan ahal zezakeienz. Baina are orduan gutiago, zeren lehendanik handituago baitzuen. Ordea, guztiarekin ere, hasi zen hirurgarrenean ere lehiatzen, egur egiten eta bere leheneko zamaren, lehen bezala handitzen, ustez ezen halatan arinduko zeikan, eta erraxkiago jasanen eta eramanen zuen. Sainduonek haur ikhusi zuenean, galdegin zioen aingiruari: Zer erhokeria da haur, uste baitu gizon hunek, berretuz karga arinduko zaikala? Eta handituz, erraxkiago jasanen eta eramanen duela? Orduan ihardetsi zioen aingiruak: Horrela duk, bada, munduko erhokeria ere, uste baitute bekhatorek bekhatu anhitzekin, karga pisuarekin hobeki jaikiko direla arinarekin baino. Erraiten baitute: “Orai herabe dut. Orai eskuen artean darabiltzadan bekhatuak, ezin utz ditzaket; oraino denbora aphur batez hautan egon behar dut, bertzerik ere zenbait iratxekitzen derauedala”. Baina gero guztiak utzikoitut, guztietarik iltkiko naiz. Itsutasunaren