Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/616

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<614>

konplituki; eta azkenean barkha liazen guztiei, guztiz ere, plazer duen bezanbat denboraz ifernuan edukiz gero, eta han bere faltak ezagut arazirik, penitenzia eraginez gero? Eta izatu da zenbait, bere nahiarekin batean hala erran duenik. Eta gaixtoek hala nahi lukete. Ordea, ezta hala izanen, eta ezta arrazoin ere hala den. Zeren, bataz, baldin ezpaliz sekulako ifernurik eta ifernuren beldurtasunik, eztakit lizatekeienz bat ere munduan onik eta presturik. Dakigularik badela ifernu bat, guztiarekin ere, gara garen bezalako; zer lizateke, bada, baldin baginiaki eztela halakorik izanen, eta izaitekotz ere, zenbait denboratako izanen dela, eta ez sekulako? Purgatorioetakoaz konsolatzen gara, handik noizbait ilkitko garelako esperantzarekin, hala konsola gindezke, bada, ifernukoaz ere.

Eta berriz, bertzea, ezta arrazoin dagoen Judas nehoiz ere zeruko lorian, Jondone Pauloren eta bertze Apostoluen konpainian. Ezta arrazoin diren gaixtoak hain ongi zortheatuak, nola onak. Ezta arrazoin Jainkoaren kontra ibili direnak eta haren zerbitzuan enplegatu direnak, hemen baino gehiago, bertze munduan ere diren berdin. Hura ez lizateke miserikordia, baina lizateke justizia falta; eta Jainkoa baithan ezin dateke halako faltarik.