Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/602

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<600>

bertzeri? Fedeak erraiten deraku guri dagozkigula, gurekin mintzo direla, gureak eta guretzat direla. Eta eztirela ez elheak, ez ametsak, eta ez gezurrak, baina egiak, eta egiazki (baldin hobeki gobernatzen ezpagara) iragan beharko ditugunak direla. Edo hobeki minzatzera: behin ere iragan gabe, bethiere egoitzaz, gurekin egonen direnak direla.

386 Zeren oraino pena hek, bertze penen artean, izanen dute pena haur ere gehiago, egonen baitira bethiere estatu batetan, egoitza batetan, molde berean, bethi berde. Ezta ihartzerik, ezta ttipitzerik, ezta muthatzerik, eta ez aldatzerik. Mundu hunetako gauzak eztaude behin ere krozka batean, igaiten eta jautsten dira, egiten eta desegiten dira, maiz aldatzen dira. Baditu itsasoak bere gorabeherak, bere mareak eta muthantzak. Presunak, haziendak, etxeak, onak eta eritasunak ere, eztaude behin ere batetan. Ezta sukharrik hain handirik, non pontu batetara iganez gero, ezpaita beheititzen eta ttipitzen; eta ez oinhazerik ere hain zorrotzik eta bortitzik, gorenera denean ematzen eta eztitzen eztenik. Finean, munduko trabailu guztiak, eta egitekoak, denborarekin batean hautsten dira, iraungitzen dira, ezeztatzen dira; baina ez ifernuko sua eta pena. Pena hura bera da, eta ez