<598>
mihia utki ziazon, plazer hura egin ziazon. Gauza aphurra zen, desirkunde ttipia zen. Baina hura ere, ttipiago bazen ere, etzuen erdietsi, hainbertze plazer ere etzeikan egin. Jakin dezagun ezen, hartaraz gero, den plazerik ttipienari eta konsolamendurik aphurrenari ere atheak hertsi zaitztela.
385 Itsas zabalean erortzen denak badarabiltza zerbaiti lothu nahiz eskuak, hersteintu: baina alferrik. Zeren eztu linburtzen eta itzurtzen zaikan ur enganagarririk baizen edireiten. Hala gerthatzen zaie, bada, ifernu zabal hondargabean erortzen direnei ere. Eztute edireiten, non oina fintka; eztute edireiten zeri lot; eztute edireiten girthainik, esku-tokirik, sostengurik, eta ez konsolatzeko biderik, eta ez esperantzarik.
Bada, konsolamendu gabeko, fin gabeko, eta fin izaiteko esperantzarik gabeko pontu hunetan nahi nuke iben bazinitza begiak, huni beha baziniazo, haur konsidera bazeneza; eta animalia suerte batzuek gauaz hasnaur egiten duten bezala, zuk ere gauza hunetzaz, zenbait aldiz bedere, hausnaur eta gogoeta egin bazeneza.
Eta hunetakotzat, konsidera ezazu eriak gau luzean iragaiten duen trabailua, guztiz ere eritasuna zorrotza eta bortitza denean: nola iraulkatzen den, nola orenak kontatzen dituen, zein luze iduritzen zaitzan eta nola