Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/599

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<597>

zaitu. Eta, guztien gainetik, bethiere bizi zara gaitza arinduko zaitzulako esperantzan, eta esperantza hark konsolamendu handia emaiten deratzu. Baina ifernuko eritasunean, hango penetan, halako moldez daude esperantzaren atheak hertsiak eta portuak hartuak, non hala dauden dolorezkoek eta han daudenek, ezpaitute nehondikan ere konsolamenduaren sartzeko argirik ikhusten. Clausa est ianua. Hertsi da halakoentzat miserikordiaren athea, urrikalmenduarena, arartekotasunarena, merezimenduarena, garaziarena; finean, ontasun guztiena.

Aberats abariziosa, ifernutik erratzen zegoen lekhutik hasi zeikan oihuz eta othoitzez Abrahani, erraiten zioela: "Aita Abrahan, badakusazu nola nagoen, su hunetan errea eta idor elkhortua; euzu, bada, nitzaz miserikordia, eta egor iazadazu Lazaro, hark bere erhi puntaz, urean bustirik, mihian utki nazan, aphur bat heza nazan. Eske haur egiten deratzut, haur da ene othoitza".

Zer eske eskasagorik edo othoitz ttipiagorik egin ahal ziazaion? Etzeikan ausartu othoitztera egor ziazola pitxer bat ur, edo esku guztia urean sar zezala, eta ez are erhi guztia ere. Baina haren desirkunde guztia zen, erhi punta urean sar zezan, eta hartzaz