Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/598

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<596>


Nola infernuan daudenek eztuten handik ilkitzeko esperantzarik

Kap. LVIII


384 Handiak eta izigarriak dira ifernuko pena hek. Eta, baldin oraino pena heken nehoiz akhabatzeko, arintzeko, laburtzeko edo gutitzeko esperantzarik baliz ere, badirudi balizatekeiela zenbait konsolamendu. Baina hanbat pena, hain handiak, eta finik ez, eta ez finik izaiteko usterik ere, haur da gauza latza, haur da aitzin-gibel beha arazitzeko eta gogoeta eragiteko pontu izigarria. Zeren esperantzarik eztuena, presenteko penak bezala ethorkizunekoak ere penatzen du; hura ere ikhusten du; hura ere presentean bezala eta bere gainean bezala daduka. Zeren baitaki harentzat dagoela, eta eztela akhabatuko.

Orai hemen dolorez eta oinhazez inguratua zaudenean ere, edireiten da zenbait bide hats hartzeko eta konsolatzeko. Eri zarenean, ethortzen zaizkitzu adiskideak ikhustera, eta hek aphur bat gaitza arintzen deratzute; midikua bisitatzera, hark ere esportzatzen