Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/597

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<595>

ereduz mantena nendila, eta ezpere orai naizen egitekoan izanen nintzela. Baina nik, hunela erraiten zeitanean, irri egiten nuen, ez nuen sinhesten”.

383 “Bada, orai paga dezadala; lekhu dolorezko hunetan, hunenbat dolorerekin eta dolorezko lagunekin, mendez mende, sekulakotzat geldi nadila. Zeren hala dut merezi. Ez nuen erein, ezta arrazoin bil dezadan. Ez nuen irabazi, ezta arrazoin goza dezadan. Eta neurk dut falta, eztu bertzek parterik; ezin demaiot bertzeri atxakiarik, neurk neure burua galdu dut”.

Hauk dira ifernuan daudenen solhasak, hauk dira heken arteko dolorezko perpausak. Orhoitzen dira, nola bere faltaz hain onbehar errendatu diren, eta orhoitze hunek bere baithan egosteintu, malenkoniatzeintu. Eta haur da gau eta egun, behin ere ase gabe, sosegatzera utzi gabe, alha zaien eta alhako zaien harra: probetxu gabeko urrikia, denbora joanez gerozko damua, dolua eta nigarra; zein baita ifernuan daudenek duten pena handietarik bat. Zeren zer ahal dateke pena penagarriagorik, eta bihotz erdiragarri erdiragarriagorik, bere buruaren sekula fingabekotzat erremediorik gabe galdua, eta bere faltaz galdua ikhustea eta orhoitzea baino? Ha orhoitze tristea, penagarria, eta penatarik ilkitzeko esperantzagabea!