<592>
eskumenak edo eskutarak elkharrekin erratzeko biltzea eta lotzea, ezta bertze gauzarik, ifernura behar dutenen, ohoina ohoinarekin, arnegaria arnegariarekin, kidea kidearekin konpainiatzea eta juntatzea baizen. Halatan, bekhatu egitean, kulpan eta hobenean berdin izan zirenak, penan eta gaztiguan ere diren berdin, eta batean bezala bertzean ere elkhar eduki dezaten.
381 Halakoez mintzo dela erraiten du errege Dabitek: Sicut oves in inferno positi sunt; mors depascet eos (Psalm. 48). Ardi artaldeak bezala tropelaka eta parzelaka ifernuan egonen dira, herioak bazkatukoitu, herioa izanen da heken bazka, eta bai hek ere herioaren. Kondenatuaren penatzea konparatzen da ardiaren belhar jatearekin. Hala dio San Gregoriok: Depascere dicitur. Quia sicut ovis depascens herbam, non eam radicitus evellit, sed ita pascit, ut, manente radice, iterum herba crescat, ut iterum depascatur; ita mors semper depascit miseros, quia semper illis relinquitur vita, ut tormenta valeant sustinere.Nola ardiak ezpaitu behin ere belharra osoki akhabatzen, eta ez erroetarik atheratzen, baina gaineko ostoa jan eta utzten baitu bethiere barreneko erroa eta zaina, berriz ere ostoa eginik, berriz hartarik jan dezakeien bezala; hala herioak, penak, doloreak, minak eta oinhazeak jaten dute kondenatuetarik, behin ere erroa athera gabe, bizia akhabatu gabe.